Aiugalde baserriaren ondoan edateko ura tratatzeko estazioa eraikitzen hasi dira. Lanak Obras y Servicios Artanda SL enpresak egingo ditu, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak esleituta. 468.362 euroko aurrekontua dute eta sei hilabetetan amaitzea aurreikusten da.
Bestalde, Ergoienako hoditeria berritzen ari da Eregi Herrilan eta Zerbitzuak SL, azken matxurak saihesteko. Lanek 134.354 euroko kostua dute eta hiru astean amaitzea espero da.