1949an Ataunen jaio eta 2006ko otsailaren 8an Bilbon hildako antropologoa dugu Joxemartin Apalategi Begiristain. Humanitateak eta Filosofiako ikasketak Gipuzkoako Apaiztegian gauzatu eta amaitu zituen (1961-1969). Paris VIII Unibertsitatean Soziologian lizentziatu zen (1969-1972). Institut Catholique de Paris-en Licence en Philosophie lortzeaz gain, École des Hautes Etudes-en ere Diplôme des Etudes Approfondies eskuratu zuen. Urtebete beranduago, Valentziako Unibertsitatean, Filosofian lizentziatuko zen. 1984an Paris VIII Unibertsitatean Maîtrise de Sociologie eskuratu zuen.
1978tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean hasi zen klaseak ematen eta hantxe jarraitu zendu zen arte. 1984an Antropologia Kulturalaren adarretik doktoratu zen eta bertako oposaketak gainditu ondoren, Gizarte-Antropologia eta Balioen Filosofiaren Sailera esleitua egon zen irakasle eta ikerlari bezala.
Antropologo bezala bere lehen lanak Radio Popularreko euskal gaien inguruko saio baterako eta Zeruko Argia aldizkarian “Ipar Euskal Herriko Berriak” sailerako egin zituen.
1975tik 1977ra, aldiz, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan Natur Zientzi, Euskara irakasle eta zuzendari izan zen. Zuzenbide-Soziologia eta Kriminologiaren Euskal Institutuko kidea. Euskal Etnologia eta Soziologiako irakasle gonbidatua izan zen urteetan Pauko Unibertsitatean. Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde izan zen Gipuzkoatik 1991 eta 1993 urteen artean. Barandiaran Fundazioaren zientzia-batzordeko kide izan 1989tik. 1986-1989 Antropologiaren Euskal Bilduma. Barandiaran Joxemiel, sortzaile eta zuzendari. Gerriko Kultur Elkarteko zuzendari zientifikoa urteetan...
Bere lanen artean azpimarragarrienak honako hauek dira:
- (1985) Mujer vasca. Imagen y realidad
- (1987). Introducción a la historia oral. Kontuzaharrak (cuentos viejos)
- 1987). Antropologia hirian, Bilbo
- (1988). Antropologia berria. Ahozko herri produkzioa Ataungo Herria, auzoak, pertsonataldeak eta pertsonak. Lau liburuki.
- (1998). Etnografiazko galdeketa elikapenaz: Gasteiz, Meñaka, Zumaia
- (1988). Etnografiazko galdeketa elikapenaz: Orozko, Leioa, Donostia (1988). Etnografiazko galdeketa elikapenaz: Zarautz, Lazkao, Larrabetzu.