Aiako Erroipe Interpretazio Zentroa ireki zenetik, bisita asko izan ditu. Hain zuzen, Ataungo udaleku irekietako haurrak, ikastetxeetakoak, jubilatu eta mendizale taldeak....
Apirilaren 1ean ireki zen eta auzotar guztiak gonbidatu genituen inaugurazio ekitaldira. Lehen, mediku kontsulta izan zen, eta eraberritu ostean, Interpretazio Zentro bihurtu da.
Eraberritze lanen kostua 22.500 eurotakoa izan da, eta 11.238,86 eurotako dirulaguntza jaso dugu Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako programaren esparru barruan, hain zuzen, Leader programa.