Begira. Begiratu niri. Hemen naukazu. Esperimentu honetarako prest nago ikus dezazun ez naizela ni bilatzen ari zaren ar hori.
Jarri edozein proba, makularik gabe gaindituko dut, objektiboan oker zabiltzalako. Eta ulertzen dizut. Ulertzen dizut. Oihu egingo dizut. Ez naiz ni behar duzuna, baina hala nahi baduzu, bidaia hau onartzen dizut.
Pasa gaitezen nire armadura eraiki den toki guztietatik. Eraman nazazu edonora, norabide guztietara begiratzeko prest nago. Edozein pitzadurari adi.
Eta erantzulea banaiz, zuzenketa egingo dut. Ezin da hain zaila izan.
Bitartean... Begira. Begiratu niri. Begira