San Isidro Eguna: Maiatzak 14
Udalak lehen sektorea biziberritzeko duen planaren aurkezpena, Biziolaren eta
Udalaren eskutik. 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Maiatzak 15, 10:00etan hasita
- Talo tailerra Ataungo talogileen eskutik, eskolako gaztetxoentzat.
- Herriko baserrietan egiten den artoaren erakusketa.
- Herrian artoa aletzeko erabiltzen ziren era desberdinak
- Txuikinakin egindako tapiz-alfolbra. Antzinatik Euskal Herrian egin ohi ziren
piezak. Lola Altolagirre. Ehungintzako artista eta ikertzailea.
- Koskolekin jolasak eskola-umeentzat
(Artoaren inguruan herrian jasotako hitzen hiztegitxo bat ere osatu da)
11:00etan
- Baserriko eta baratzeko produktuen erakusketa.
- Herriko artzainek egindako gazta probaketa.
14:00etan
- Bazkaria Aizkoate Elkartean: haragi-zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea eta
kopa. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira 30 euroan, Troskaeta eta Sutegi
tabernetan. Erosteko epea: apirilak 29-maiatzak 10.

HERRIKO PRODUKTUEN ERAKUSKETA

- Edozein herritarrek jarri ahal izango du postua, herrian bertan landutako
produktuak erakusteko. Horretarako, izena eman beharko da udaletxean. Azken
Eguna: maiatzaren 8a.
- Gazta aurkeztu nahi duten artzainek udaletxera deitu beharko dute (943180011)
Maiatzaren 8a baino lehen.