Joan zen asteazken iluntzean aurkeztu genuen Nafarroako Erresuma defendatzeko eraiki zuten Jentilbaratzako gazteluaren birsortze digitala. Iñaki Sagredo Garde eta bere lantaldea arduratu da lana gauzatzeaz. Dokumentazio historikoa oinarri harturik, lan ikusgarria bezain zabala egin dute, hainbat ataletan bereizita argitaratu dutena: informazioa, ikerketa, historia, 3D, bisitak, bideoak eta arkeologia. Lotura honetan daukazue ikusgai, "Jentilbaratza" eta laster www.ataunturismoa.eus webgunean ere bai.