Lege oharra
Ataungo Udalak www.ataun.eus domeinuaren bidez, Ataun inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, udal erakundeari dagozkion informazio eta gestioak.
Domeinuan jasotako informazioa Ataungo Udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.
Ataungo Udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.
Ataungo Udala da www.ataun.eus domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. Aipaturiko domeinuan jasotako edozein motatako marka edo zeinu bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Erabilera hau cc-by-sa-4.0 Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa Lizentzia Publikoaren baitan burutuko da.
Norberaren Datuak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Ataungo Udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, zerbitzu berriak eskaini, galderei erantzun eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izan, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.
Pribatutasun politika
www.ataun.eus domeinurako bisita era anonimoan egiten da. Zerbitzu zehatz batzuetara iristeko soilik eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen dutenetara heltzeko hain zuzen.
Direlako datuok Ataungo Udalak informatizaturik dituen fitxategietara bilduko ditu eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa, eta haiekin zerikusia duten xedapenetan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu, eta halaber herri administrazioei aplikatzekoak zaizkien gainerako Arautegiaren arabera (biztanleen Erroldari dagozkionak, etab.)
Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.
Ataungo Udalak fitxategi informatizatuetan jasoak dituen datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:
- Datu base horrekin Ataungo Udalak zein helburu lortu nahi dituen jakiteko.
- Datu base automatizatuan beraren datuak sartzen ez uzteko.
- Datu haietara edozein unetan sartzeko.
- Haietan berari buruz agertutako datuak partzialki edo osoki aldatzeko edo ezeztatzeko.
Hori guztia Legean aurreikusia dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:
ATAUNGO UDALA
Elbarrena Auzoa 44, 20211 Ataun
Gipuzkoa (Euskal Herria)
Izaera pertsonaleko datuei buruz Ataungo Udalak konpromisoa hartzen du hauek sekretupean gordetzeko eta ondorengo asmoa azaltzen du: Datuen segurtasuna bermatzeko hartu behar diren neurriak hartzeko eta haien aldatze, galtze edo baimenik gabeko sarbideak galarazteko, teknologiaren eta pilaturiko datuen izaera aintzat harturik haiek izan ditzaketen arriskuak naturari egoztekoak izan edo gizakiari.
Ataungo Udalak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko web orriaren bisitariek emandako datu pertsonalak. Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.
Ataungo Udalak; argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta e-mailak edo mezu elektronikoak bidaltzeko erakunde, zerbitzu eta jarduera publikoei buruzko informazioa helarazteko erabili ditzake datu hauek .