::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: MARUMENDI

IV. titulua: BORDAK ETA TXABOLAK ERABILTZEA

15. artikulua.- Abeltzainek Agautz mendian dauden bordak eta txabolak erabiltzerakoan jarraian ezartzen den erregimen juridikoa beteko dute.

16. artikulua.- Bordak eta txabolak abeltzantzarako erabiliz gero, modu berezian eta bertako ohiturari jarraiki erabiliko dira, beraien aprobetxamendua indibiduala izanik, izan ere, ezin batzaie erabilera edo aprobetxamendu kolektiborik eman.

17. artikulua.- Aprobetxamendu honen onuradunek, Ataungo bizilagun izateaz gain, abeltzaintza ustiapenen erregistroan inskribaturik egon beharko dute eta artalde horrekin Agautz mendian larrean ibiltzeko administrazioaren baimena dutela egiaztatu beharko dute.

18. artikulua.- Agautz mendiko txabolen aprobetxamendu-emakida eskumenekoa izango da eta, edozein modura ere, artzaintzaren erlazionatutako jardueraren bat burutu beharko da. Lehentasuna izango dute abeltzintza alorreko profesionalak direla egiaztatzen dutenek, euren errentaren %50ª baino gehiago jarduera horretatik datorrela egiaztatzen dutenek, eta/edo ardiak mendian bertan jetziz eta gazta mendian bertan eginez artzaintza ohiko moduan aritzen direla egiaztatzen dutenek.

19. artikulua.- Txabolak edo bordak erabiltzen dituzten bitartean, aprobetxamendu honen onuradunek euren kontura egin beharko dituzte borda horiek hartu zituztenean zeuden erabilera-egoera berdintsuan zaiztzeko egin beharreko konponketa lanak.

20. artikulua.- Udalarekin izenpetutako agiriaren arabera, Ordenantza hau indarrean sartzean bordak erabiltzen ari diren abeltzainek eskubide hori izaten jarraituko dute, erabilera eta gozamen lagapenerako kontratuetan ezarritako erregimen juridikoarekin bat etorriz, eta beti ere 17. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

21. artikulua.- Debekatuta dago Agautz mendian txabolak eta bordak eraikitzea, Nekazaritza Departamentuaren aldeko txostena eta Udalaren berariazko baimena eduki gabe.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.- Ordenantza honetan aurreikusitakoa urratuz gero, zigortzeko ahalmena Gipuzkoako lurralde historikoko Baso Administrazioari dagokio, Mendien Foru Arauean ezarritakoari jarraituz.

Bigarrena.- Ordenantza honetan eta Larreak Ustiatzeko Urteko Planetan erabakitakoa hobeto betetzeko, Ataungo Abeltzainen Batzordea edo Elkartea eratu eta abian jartzen saiatuko da herriko udala.

AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza honek, bere behin betiko onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost laneguneko epea igarota hartuko du indarra.



  >Orria- 1 2 3 4


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003