7.-
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Eskaerak Udaletxean aurkeztu ahal izango dira, iragarki hau Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 egun naturaleko epearen
barruan.
Udalak, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa, proiektuare-kiko
osatu gabea edo urria dela egiaztatuko balu, 10 egun naturaleko epea
emango dio ez-aipatze edo hutsegite hori konpontzeko, eta epe hori
bukatuta, zuzenketa egin ez badu, eskariak besterik gabe artxibatu
eta dokumentazioa eskatzai-leari itzuliko zaio. 8.-
PROPOSAMENEN ANTOLAKUNTZA ETA ERABAKIA
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, Gizarte Ongizate Batzordeak
aztertuko ditu jasotako eskaerak eta txosten teknikoak, baldin baleude,
hauetarako, lehiaketara aurkeztu ez den Erakunde Ez Gubernamentalen
baten lankidetza eskatu ahal izango duelarik, eta ondoren Udalbatzari
bere proposa-mena egingo dio.
9.-
ENTITATE ESKATZAILEARI JAKINARAZPENA
Udalbatzak hartutako ebazpena, dirulaguntza eskatu duen entitateari
behar bezala jakinaraziko zaio.
Laguntza emanez gero, ebazpenarekin batera kontratua bidaliko zaio.
Jakinarazpena jasotako biharamunetik hasita gehienez 20 egun naturaleko
epean kontratua behar bezala beteta Udalari itzuli beharko zaio.
10.-
DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAPENA
Erakunde onuradunek ondoren aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko
dizkiote Udalari:
a) Programa burutzeko arduradun izendatutako
pertsonari dirua transferitu zaiolako frogagiria.
b) Aurrera eramandako programa edo iharduerari
buruzko Memoria xehea.
c) Emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren
araberako gastuen jatorrizko egiaztagiriak edo fotokopia konpultsatuak.
11.-
JUSTIFIKATZEKO EPEA
Aurreko artikuluan exijitutako agiriak gehienez honako epe hauetan
eurkeztuko dira:
a) Aurreko artikuluan lehenengo ataleko
egiaztagiria, dirulaguntza jaso eta 2 hilabeteko epean.
b) Hurrengo atalekoak (b eta c) eskatutako egiaztagiriak,
iharduera subentzionatua bukatu eta 3 hilabeteko epean gehienez.
12.-
EZ BETETZEAREN SUPOSAMENDUA
Agindu honetan aurreikusitako betebeharretakoren bat ez betetzeak,
hura berrikustea ekarriko du eta hala behar izanez gero, emandako
dirulaguntza deuseztea, gutxitzea edo itzula-raztea.
13.-
AURREKONTU, PROGRAMA ETA PARTIDA
Subentzio hauetarako diru kopurua ekitaldi bakoitzari dagokion
481.461.00.01 dirusailetik ordainduko da.
|