1- Xedea:
Deialdi honen helburua 2006-2007 ikasturtetik aurrera euskara ikasten dabiltzan herritarrentzako dirulaguntza emateko baldintzak arautzea da.
2- Onuradunak:
Euskara ikasten ari diren herritarrek, dirulaguntzak jasotzeko ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Eskatzailea 16 urtetik gorakoa izatea.
- Ataunen erroldatua egotea.
- HABEk homologatuetako zentro batean euskara ikasten aritzea.
3- Bete beharreko baldintzak:
Diruz lagunduko diren ikastaro-moduluak HABEk ikasturtero ezartzen dituen irizpideak jarraitzen dituztenak izango dira.
Horretaz gain, ikasleak gutxienez %90eko asistentzia egiaztatu behar du eta ikasturtean gutxienez urrats bat gainditu behar du.
4- Aurkeztu beharreko agiriak:
Euskara ikasten ari den herritarrak honako agiriak aurkeztu beharko ditu:
a) Matrikula-ordainagiriaren fotokopia
b) Euskaltegiko Agiria, ikastaroaren ordu kopurua, eskatzailearen asistentziaren eta ikasleak ikastaroaren hasieran zuen maila eta ikastaroaren bukaeran lortutako mailaren berri ematen duena.
c) NAren fotokopia
d) Diru-etxeren bateko kontu korronte zenbakia
e) Beste dirulaguntzarik izan ez duela adierazten duen agiria.
5- Diru laguntzen zenbatekoa:
Udalak urtero bere aurrekontuetan diru kopuru bat izendatuko du euskara ikasten ari diren herritarrei laguntzeko. 2007 urtean 1.500 euro esleituko dira. Udaletxean aurkezten diren eskaerek diru-kopuru hori gainditzen badute, dirua proportzionalki banatuko da eskatzaileen artean.
Arautegi honen baldintza guztiak bete ondoren, euskara ikasten ari den pertsonari ordaindutakoaren %50a itzuliko zaio.
Diru laguntza hauen %80a HABEren 1.mailarteko (6.urratsa) euskara ikasten ari direnentzat izango da eta %20a maila hortik gora ikasten ari direnentzat.