::AZALPENA:
- Adineko pertsonentzako egoitzek laguntza osoa eskaintzen diete bertan bizi diren adinekoei -ostatua, mantenua eta laguntza- bakoitzaren egoerari eta beharrei egokituta..
::BALDINTZAK:
- 60 urte beteta edukitzea
- Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
- Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
- Elkarren arteko bizitza larriki galarazi dezakeen portaera nahasmendurik ez izatea, bereziki prestatuta dauden zentroetan izan ezik.
- Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea.
::BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA:
- Eskaera‑inprimakia beteta.
- Famili unitateko kide guztien NAren fotokopia.
- Famili unitateko kide guztien Errentaren gaineko Zergaren fotokopia eta Ondarearen gaineko Zergarena; behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak, eta ondasun higikor eta higiezinen zinpeko aitorpena.
::DOKUMENTAZIOA LORTZEKO ERA:
- Udal Gizarte Zerbitzuen bulegoan.
::BULEGOKO ORDUTEGIA:
- 09:30 etatik 16:00etara. (asteartea eta ostirala).
::HARREMANETARAKO TELEFONOA: 943 180011
::FAX: 943 180111
::INTERNET HELBIDEA: gizartezerbitzuak@ataun.eus