Aia / Urkillaga / Agautz / Sastarri / Marumendi / Aiaitturrieta / Aia
Ardiak, zakurra, Aralarko mendi eta larreak lagun...
Artzainen lanbidea, lanbide zaharra, gertutik ezagutu ahal izango duzu ibilbide honetan, edonora begiratu eta paraje ikusgarriak agertuko zaizkizularik.
Egun PARKE NATURALA da ARALAR, baina betidanik artzaien bizileku. Horregatik, hor aurkituko dituzu ibilbidean zehar SAROBEAK, artzainen “herrixkak”; batzu oraindik erabiliak, beste batzu aspalditxotik utzi eta ia deseginak. Eta pilotalekuak, korrikalekuak, jentilarriak... garai bateko artzainen jolas eta jokuen lekuko.
Gainez gain zabiltzala, ATAUNGO DOMOA (Aitzarte) agertuko zaizu, borobil itxurako mailoartea, fauna aberatsa izateagatik babestua: putreak, sai zuria, aztore ibiltaria...
Ur bila zetozen artzainen eta ikazkinen bisitak jasotzen zituen SASTARRIKO KOBAK, berriz, bere putzu dotorea erakutsiko dizu (Joxemiel Barandiaran eta Luis Peña Santiagori bezala). Esaunda zaharrek diotenez, tarteka bertan bizi den emakumezko eder eta liraina azaltzen omen da kobazuloaren atarian...
Luzera: 11,6 Km.
Iraupena: 4 Ordu 30 min