Gipuzkoako Foru Aldundiko Jakintza eta Berrikuntzaren Gizartearen Departamenduarekin elkarlanean, Ataungo udalak, liburutegiko bazkideentzat zenbait liburu irakurgailu elektronikoan erabiltzeko zerbitzu berria jarri du martxan.
Guztira 10 irakurgailu erosi dira. Irakurgailu bakoitzak memoria bat du eta bertan liburu ugari sar daitezke. Liburutegiko bazkideak irakurgailua eta berak nahi dituen liburu elektronikoak epe baterako etxera maileguan eraman ahal izango ditu, ADOBE PDF edo ePUB formatoan hain zuzen.
WEB ORRITIK MAILEGATU DAITEZKEEN DOHAKO LIBURUAK