Ataun, Gipuzkoako hegoaldean dago kokatua, Goierri bailaran. Nafarroarekin muga egiten du eta Aralar Parke Naturalaren barruan dago. Bailarako industriagunetik hurbil baina herri txikia izanik oraindik artzantza, nekazaritza eta natura munduan erabat txertatuta dago. 58,9 km2ko zabalera du eta itsas mailatik 196 m-ra dago.
Gipuzkoako herri luzeena da (14 Km) eta oso zabalduta dago auzo ugarietan. nahiz eta biztanlegoa nagusiki San Martin, San Gregorio eta Aia auzogunetan bildu..
Agauntza ibaiak zeharkatzen du herria. Arana, ondorengo mendi hauek babesten dute besteak beste: Areetza (982), Aitxu (968), Arantzamendi (777), Muñoan (912), Saatsamendi (952), Sarastarri (989), Leizadi (921), Aizkoate (631) eta Intzartzu (826).
Bertaratzeko dauden aukera desberdinen artean azpimarratu: Autobus zerbitzuak, Goierrialdea S.L. (943-885969), La Estellesa S.L. (943-470115) eta Transportes Pesa S.A. (902-101210) dira. Autoz, GI-120 bidea hartuz (Beasain-Etxarri Aranatz). Trenez, Beasaingo eta Ordiziako tren geltokiak herritik 5 kmra daude eta Goierrialdea autobus zerbitzuarekin lotuak. Informazio gehiagorako Garraioak atala ikusi.