HERRIALDE BEHARTSUENEKIKO LANKIDETZA PROGRAMA ETA DIRULAGUNTZAK BANATZEKO IRIZPIDEAK. |
Urtero udal honek bere urteroko aurrekontutik 0’7ko dirulaguntza bat izendatzen du herrialde behartsuenekiko lankidetzarako. Dirulaguntza hau erakunde ez–gubernamentalei zuzendua dago, eta laguntzak subentzio modura ematen dira.
|
Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko honako baldintza hauek bete beharko dituzte: |
- Laguntasuna baliabide pribatuak bultzatzeko eta beste erakundeetatik dirulaguntzak lortzeko gaitasuna izatea. Horretarako azken urteetako balantzea aurkeztu beharko dute, jasotako dirulaguntzen berri emanaz, hauen zenbatekoa eta jatorria eta bertan sartutako baliabideak zehaztuz.
- Iraupen eta garapenerako laguntasun ekintzetan duten esperientzia frogatua. Horretarako azken urtean burututako ihardueren txostena aurkeztu beharko dute.
- Diruz lagundutako iharduerei eusteko gaitasuna izatea. Eskaera egiten duten erakundeek, beren giza baliabideei buruzko txostena aurkeztu beharko dute, ezaugarriak, lotura eta eskeintza zehaztuz, eta era berean, bertako, estatu mailako edota atzerriko beste erakundekiko harremanik aipagarrienak ere azaldu beharko dituzte. Bestalde erakundeek adierazi beharko dute, deialdi honetan aurkeztutako ihardueretako beste entitate bati dirulaguntzarik eskatu dioten edota honek eman dien.
|
Dirulaguntzak emateko orduan, honako erizpideak erabiliko dira: |
- Garatu gabeko herialdeetako biztanleen ekonomi eta gizarte garapenerako premiei eta bereziki gizarte mailarik apalenen funtsezko premiei erantzutea. - Onuradunen giza garapena areagotzea, hauek ihardueraren partaide egiez, ihardueraren kudeaketa itzultzen zaienean, harekin jarraitzeko gauza izan daitezen. - Garapen komunitarioko egitarauen barruan burutzea, komunitate onuraduneko kideen partaidetza eta prestakuntza sustatzea eta toki antolakuntzen garapena bultzatzea. - Garapen bidean dauden herrien egoeragatik, bertako biztanlegoaren interesa sortzeko edota geroko lankidetza proiektuetako partaidetzarako oinarri izan daitezela. - Proposatutako ekintzen bideragarritasuna bermatzea, batez ere aurreikusitako helburuak lortzeko, onuradunen gaitasunari dagokionez. - Erakunde eskatzaileak, bere antolakuntza barnean,ataundar baten partaidetza izatea.
|
|
|
|