Maiatzak 15. Sanixidroak.
Baserritar eta artzainen inguruko ospakizuna.
Ekainak 15. Garaipen eguna.
Ataunek (1.584 urtean) bere armarria lortu zueneko egunaren ospakizuna. Ondoren 1.616 urtean izendatu zuten Herri.
Ekainak 23. San Juan suak.
Ataungo auzo guztietan egiten dira suak eta bere inguruan afari eta ospakizun desberdinak.
Uztailak 2. Santixal Jaiak (Santa Isabel). Aia auzoko Jaiak.
Giro herrikoia.
Dantzari txikien txapelketa.
Irailak 3. San Gregorio auzoko Jaiak.
Giro herrikoia.
Asto karrera.
Azaroak 11. San Martin Jaiak.
Bertso jaialdia.
Hiru Auzoetako Korrikaldia.
Igandean, JENTILEN ETORRERA. Joxe Miel Barandiaranek bildutako kontu zaharretan oinarritutako kale eta herri antzerki ikuskizuna.
Ataungo MONDEJU beltzen dastaketa.
